//Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren baitako Donostia Moda Klusterrak Ehungintzako Tailer jasangarri baten ezarpena bultzatu du Donostiako CEMEI eraikinean

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren baitako Donostia Moda Klusterrak Ehungintzako Tailer jasangarri baten ezarpena bultzatu du Donostiako CEMEI eraikinean

AEG Ikastetxeak sustaturiko proiektuak Ehungintzako Tailer baten sorrera du helburu, teknologia berritzaileenak erabiliko dituena eta sektoreko enpresentzako produktuak garatuko dituena. Tailerra Donostiako Sustapenaren CEMEI eraikinean kokatuko da, eta ehungintza modu jasangarri, etiko eta errentagarrian ekoizteko makinak izango ditu.

Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak adierazi zuenez, “elkarlan honekin tokiko ehungintzako enpresen beharrizan bati erantzutea da bilatzen duguna, zeinak arropak lurraldetik kanpo ekoiztera behartuak aurkitzen baitziren”. Era berean, azpimarratu nahi izan zuen “proiektu honekin sektorearen baitan enplegua sortzen dugula, gure lehentasunetako bat baita emakumeek presentzia handiago duten sektoreetan enplegua suspertzea”.

taller textil contenido

Ehungintzako tailer jasangarriaren ekimena Donostia Moda Klusterraren eta AEG Ikastetxearen lankidetzari esker gauzatuko da. Donostia Moda Klusterretik Donostian ekoizpenerako espazio gehiago egon daitezen bilatzen da, tokiko enpresei zerbitzu emango dietenak, bilduma txikiak aurrera ateratzeko beste kokaleku batzuetara mugitzera behartuak egon ez daitezen.

Ehungintzako Tailer berriak ehungintzako sektorean baino aplikatzen ez diren teknologia zehatzak izango ditu, makina programagarriak kasu, eta baita 3D inprimatzea bezalako aplikazioa duten teknologia zabalagoak ere. Gainera, birziklaturiko lehengaiekin lan egitea ere bultzatuko da. Nahiz eta gaur egun ekoizpen osoa ezin den birziklaturiko materialekin burutu, produktu batzuen atalak edota osagarriak material mota hauekin egitea sustatuko da. Hasiera batean, inguruko enpresak hartuko dira aintzakotzat, zeinak lehengai gisa birziklaturiko materiala emango duten.

By | 2018-04-18T10:53:31+00:00 otsaila 2nd, 2017|Sin categoría|