//Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak diseinatzaile donostiarren parte- hartzea errazten du Donostiako Ehungintza Profesionalaren IV. Azokan.

Urtarrilaren 26an egingo den Azokan izena emateko epea hilaren 21ean amaituko da.Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterraren ekimenen baitan, Donostiako Sustapenak hiriko lau diseinatzaileren parte- hartzea bultzatuko du San Sebastián Showroom, Ehungintza Profesionalaren Azokaren IV. edizioan; Moda Gipuzkoa Elkarteak antolatu du eta datorren urtarrilaren 26an egingo da. Euren markak merkaturatzeko eta moda- diseinatzaile gisa euren buruak ezagutzera emateko aukera eman nahi zaie. …

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak lau hautatuen standak finantzatuko ditu eta azoka-egun osoan laguntza / aholkularitza eskainiko die erosle potentzialen aurrean modu eraginkorragoan aurkez daitezen.

Hautatutako diseinatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Diseinatzaileek donostiarrak izan behar dute.
  • 2017-2018 udazkena/negua bilduma eduki behar dute edota, horren faltan, bilduma atenporala.
  • Diseinuan, jantzigintzan eta akaberetan duten kalitatea eta ekoizteko gaitasuna positiboki baloratuko dira.

Izena emateko epea urtarrilaren 21ean (egun hori barne) amaituko da. Urtarrilaren 23an emango da aukeratutako lau proposamenen berri. Azoka urtarrilaren 26an izango da Tabakaleran, 4. solairuko Kutxa Kultur gunean, 10:30etatik 20:00etara bitartean.

Azokak, Gipuzkoa Moda Elkarteak antolatuak eta Donostia Moda Klusterrak sustatuak, lehiakideengandik bereiziko dituen modako produktu berriak bilatzen dituen publiko profesionalari soilik bideratutako salmenta-gunea garatzea du xede. Hor sartuko lirateke modaren sektoreko profesional guztiak, hots, dendak, prentsa espezializatua, banaketa- eta logistika-enpresak, modako argazkilariak, aholkularitzak, jantzigintza-tailerrak eta abar.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak diseinatzaile donostiarren parte- hartzea errazten du Donostiako Ehungintza Profesionalaren IV. Azokan

By | 2018-04-18T11:12:07+00:00 urtarrila 12th, 2017|Sin categoría|