//“Historia Birziklatuak” ekitaldia

“Historia Birziklatuak” ekitaldia

Jostungaien eguna zela eta, pasa den larunbatean, abenduak 17an, Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan “Historias hiladas” lehiaketaren hirugarren edizioa egin zen, oraingoan, “Historia birziklatuak” izenpean, Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrarekin eta La Casa del Vacío-rekin lankidetzak.  

Ekitaldiaren gune nagusia joskintzako ezagutza-maila desberdinen arteko sinbiosia frogatzea izan zen. Sendotutako diseinatzaileek, ikasleek eta modaren zaleek hartu zuten parte elkarrekin batera, in situ, jantzi bat sortzeko lehiaketan. Patchwork teknika erabiliz gaueko soineko bat garatzean eta egitean zetzan lehiaketak.

Epaimahaiak soineko irabazlea aukeratu zuen aukeraketa hori jantziaren irizpide sortzailean eta konstruktiboan, originaltasunean eta taldean, denbora mugatuan, garatzeko trebezian oinarrituz. Inge Zubeldia moda-diseinatzaileak, Arantza Segurolak eta Maria Regak osatu zuten talde irabazlea. Azken belaunaldiko Alfa Smart makina bat irabazi zuten.

150 pertsona inguru izan ziren bertan, joskintza-munduko, moda diseinatzaile, joskintzako akademia, modako establezimendu eta Alfa markako banatzaileen artean.

historias relacionadas contenido2

By | 2018-04-18T11:20:25+00:00 abendua 19th, 2016|Sin categoría|