//Modako komunikazio eta marketingeko prestakuntzari buruzko jardunaldia

Modako komunikazio eta marketingeko prestakuntzari buruzko jardunaldia

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak, Donostiako Sustapenaren bitartez, modaren tokiko sektoreari zuzendutako saio bat antolatu du. Bertan izango da Myriam Aranburu aditua, marketing digitalaren, influencers fenomenoaren eta sare sozialen garrantziaren inguruan dituen ezagutzak azaltzeko. Jardunaldia abenduaren 14an izango da (asteazkena), 10:00etatik 13:00era, Talent House eraikinean, eta parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Jardunaldia Donostia Moda Klusterrak sektorea profesionalizatzeko estrategiaren barruan burutzen dituen ekintzen barruan kokatzen da. Klusterrak oinarri solidoak sortzen ditu, enpresak eta profesionalak garatu, hazi eta etengabeko hobekuntza izan dezaten. Modaren industria etengabe aldatzen eta egokitzen ari da, eta marketinga edozein enpresa hedatzeko eta finkatzeko tresna nagusi bilakatu denez, jardunaldi hau antolatzea erabaki da, komunikazioko eta marketingeko estrategiek duten garrantzia ezagutzera ematearren. Arlo horretako profesionalak ere funtsezko irudiak eta irudi estrategikoak izatera iritsi dira merkatu honetan; izan ere, haien egitekoa da markaren estrategia bideratzea, baliabideak amortizatuko dituen inpaktua eta itzulera positiboa lortze aldera.

Saioa Myriam Aranburuk burutuko du, Fashion Olé enpresako komunikazio-arduradunak, moda gustuko dutenak eta profesionalak dendekin, markekin eta influencer-ekin konektatzen dituen moda-komunitatekoak, txikizkako merkataritzan erostea sustatuaz. Hasteko, marketing digitalaren inguruan arituko da; ondoren, erakusleiho handiko eta sare sozialetako aktoreak deskribatuko ditu, eta, azkenik, saioari buruzko ondorioekin amaituko du.

By | 2018-04-26T12:25:31+00:00 abendua 9th, 2016|Sin categoría|