//Alfak “Historias hiladas” izeneko IV. Lehiaketa egingo du, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrarekin eta Balenciaga Museoarekin batera antolatuta.

Alfak “Historias hiladas” izeneko IV. Lehiaketa egingo du, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrarekin eta Balenciaga Museoarekin batera antolatuta

Balenciaga Museoan egingo da ekitaldiaren IV. edizioa, eta bertan parte hartuko dute 3 kategoriatan multzokaturiko 18 sortzailek: diseinatzaileak, diseinuko ikasleak eta herri-taldeak. “Historias Hiladas” josteko makinen enpresa historikoak ateratako kontzeptu berria da, sormen bakoitzaren atzean dauden pertsonez eta bizipenez hitz egiten duena eta Alfa jarrera berri baten hasiera izan nahi duena; hau da, erabiltzaileekiko harremana are gehiago estutzea.

Esparru horretan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren – Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak aukera eskaintzen du modako sei diseinatzailek lehiaketa honetan parte hartzeko. Horretarako, parte- hartzaile bakoitzak josteko makina bat eta gaueko soineko bat egiteko beharrezko material guztia (hariak, guraizeak, manikiak, zeta, polipiela, tula, oihalki berrerabilgarriak, e.a.) erabiliko ditu.

Lehiaketaren oinarriak honako hauek izango dira:

Izena emandako lehen 6 diseinatzailek ‘Historias Hiladas’ lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartuko dute datorren abenduaren 17an, 11:30etik aurrera, Alfak, Moda Klusterrak eta Balenciaga Museoak antolatuta.

Kategoria horretan parte hartzeko, bidali e-maila fomentoss@donostia.eus helbidera eta ondorengo datuak adierazi:

izen komertziala

izen-abizenak

NAN zenbakia

IFK

herria

telefonoa eta e-maila.

Izena emateko azken eguna: abenduak 15.

By | 2018-04-18T15:02:09+00:00 abendua 5th, 2016|Sin categoría|