//Parte-hartze handia izan da WeekINN Astean modarekin zerikusia izan duten jardueretan

Parte-hartze handia izan da WeekINN Astean modarekin zerikusia izan duten jardueretan

Weekinn-en hirugarren edizioa pasa den ostiralean amaitu zen, eta modaren sektoreari eskainitako hainbat tarte izan zituen. Batetik, asteazkenean, Urdaneta kalean jarritako karpan, sei diseinatzaile emergentek beren bildumak erakutsi zituzten jende guztiarentzat, Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterreko Kornerrak proiektuaren baitan. Horrez gain, Talent House egoitzan, “Moda iraunkorra: ekologikoa, osasungarria eta arduratsuari” buruzko saioa egin zen ostiralean. Berrikuntzaren Astea Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoaren Donostia UP! Planeko ekimena da.

Modaren sektoreak, Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak abian jarritako negozioaren ildo estrategiko gisa, Berrikuntzaren Astean parte hartu zuen. Berrikuntzaren Asteak, astelehenetik hasita, hiria berrikuntzarekin lotutako jarduerez bete zuen. Asteazkenean, Urdaneta kalean jarritako karpa handiak bereganatu zuen arreta; bertan, hainbat diseinatzaile emergentek beren bildumak erakutsi zituzten 10:00etatik 13:00etara: Amarenak, Ana Olazabal, Tocados OH, Urtzi Alkain, Nerea Lurgain, Pispiripispo.

Gainera, ostiralean, hilaren 28an, “Moda iraunkorra: ekologikoa, osasungarria eta arduratsua” izeneko jardunaldia antolatu zen. Saioa hasteko, Lucía Tauilek (ZERGATIK) eta Alberto Gastonek (EMAUS) parte hartu zuten. “Sin desperdicio” deituriko hitzaldian, ZERGATIK markak bere denda fisikoetan birziklatzeko ekimena azaldu zuen. ZERGATIK  markak publizitateko retro iluminazioak berrerabiltzen ditu dendetako erakusleihoetan, eta, EMAUSekin batera, eta duten birziklapen-markapean, hots, SIN DESPERDICIO, ondoren saltzen jarriko dituzten produktuak prestatzen dituzte, dendan bertan materialen ekoizpen- eta berrerabilpen-ziklo osoa itxiaz.

Ondoren, Ana González del Prado aholkulariaren txanda izan zen, eta “Iraunkortasuna Balio Katean” gaiaz aritu zen, balio erantsiaren kontzientzia berria horniduren eta baliabideen katean, materien aplikazioan eta garapen sortzailean zehaztapena eta eraginkortasuna. Berrikuntza metodologian, tekniketan eta negozio-ereduen beste parametro batzuetan; eta ekosistemen eta ekonomia zirkularraren sustapena.

Jarraian, Garbiñe Tolosaren (MARIPURI TIJERITAS) txanda izan zen, “Etikaren eta iraunkortasunaren aro berria modan: joera ekologikoak lentzerian” izeneko hitzaldiarekin. Amaitzeko, Conchu Uzkudunek (MINIMIL) esku hartu zuen, eta Low-cost modaren atzean ezkutatzen diren esplotazio- eta azpienplegu-baldintzez jardun zen, “Ekoizpen iraunkorra” izeneko hitzaldian.

By | 2018-04-26T12:18:50+00:00 urria 31st, 2016|Sin categoría|