//Moda donostiarra Berrikuntzaren Astean

Moda donostiarra Berrikuntzaren Astean

Weekinn-en hirugarren edizioak, astelehenean hasi eta ostiralera arte luzatuko denak, modaren sektoreari eskainitako hainbat tarte izango ditu. Batetik, asteazkenean, Urdaneta kalean jarritako karpan, sei diseinatzaile emergentek euren bildumak erakusgai jarriko dituzte jende guztiarentzako Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterreko Kornerrak proiektuaren baitan. Horretaz gain, Talent House egoitzan, “Moda iraunkorra: ekologikoa, osasungarria eta arduratsuari” buruzko saioa egingo da. Berrikuntzaren Astea Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoaren Donostia UP! Planeko ekimena da.

Modaren sektoreak, Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak abian jarritako negozioaren ildo estrategiko gisa, Berrikuntzaren Astean hartuko du parte. Berrikuntzaren Asteak, astelehenetik hasita, hiria berrikuntzarekin lotutako jarduerez beteko du. Asteazkenean, Urdaneta kalean jarritako karpa handiak bereganatuko du arreta; bertan, hainbat diseinatzaile emergentek, zehazki, Amarenak, Ana Olazabal, Tocados OH, Urtzi Alkain, Nerea Lurgain, Pispiripispo, euren bildumak erakusgai jarriko dituzte 10:00etatik 13:00etara. Sarrera doan izango da.

Gainera, ostiralean, hilak 28an, “Moda iraunkorra: ekologikoa, osasungarria eta arduratsua” izenburupean jardunaldia antolatu da. Bertan parte hartzeko inskribatu egin beharko da helbide honetan: http://bit.ly/2dCmhi0. Saioa 10:30etan hasiko da; hizlariak Lucía Tauil (ZERGATIK) eta Alberto Gaston (EMAUS) izango dira. “Sin desperdicio” deituriko bere hitzaldian, ZERGATIK marka bere denda fisikoetan gauzatuko duen birziklapenari buruzko ekimenaz arituko da. ZERGATIK markak publizitateko retro iluminazioak berrerabiltzen ditu dendetako erakusleihoetan eta, EMAUS-ekin batera, eta duten birziklapen-markapean, hots, SIN DESPERDICIO, produktuak prestatzen dituzte eta, ondoren, salgai jartzen dituzte, dendan bertan materialen ekoizpen- eta berrerabilpen-ziklo osoa itxiz.

Ondoren, Ana González del Prado aholkulariaren txanda izango da, “Iraunkortasuna Balio Katean” gaiaz arituko da, balio erantsiaren kontzientzia berria horniduren eta baliabideen katean, materien aplikazioan eta garapen sortzailean zehaztapena eta eraginkortasuna. Berrikuntza metodologian, tekniketan eta negozio-ereduen beste parametro batzuetan; eta ekosistemaren eta ekonomia zirkularraren sustapena.

Jarraian, Garbiñe Tolosaren (MARIPURI TIJERITAS) txanda izango da “Etikaren eta iraunkortasunaren aro berria modan: joera ekologikoak lentzerian” izeneko hitzaldiarekin. Amaitzeko, Conchu Uzkudunek (MINIMIL) esku hartuko du. Low-cost modaren atzean ezkutatzen diren esplotazio- eta azpienplegu-baldintzez jardungo du “Ekoizpen iraunkorra” izenburu duen hitzaldian.

WeekINN-i buruzko informazio guztia jarraian zehazten den helbidean kontsulta dezakezu:

By | 2018-04-18T15:39:39+00:00 urria 24th, 2016|Sin categoría|