//Bizi modako esperientzia

Bizi modako esperientzia

Donostiako Sustapenak Roberto Verino eta firma gipuzkoarren zuzendariekin hitzaldi eta mahai-inguru batera gonbidatzen zaitu. Horretaz gain, Donostiako moda-jaialdiaren baitan, tokiko modaren market-showroom bat ere antolatzen du.

Donostiako Sustapenak 2016/2017ko Donostia Moda Festival Jaialdian, Gipuzkoa de Moda udazkeneko edizioaren baitan, hitzaldi profesionala, mahai-ingurua eta diseinatzaile donostiarren market-showroom bat antolatu ditu. ‘Donostia Moda’ Klusterraren Ekintza-Planaren baitan sartuko litzateke jarduera hori.

Jarduera horrek tokiko sektoreari zuzendutako bi bloke osagarri edukiko ditu:

  • Batetik, “See now, buy now” fenomenoari buruzko mahai-inguru bat Roberto Verino eta tokiko hainbat diseinatzailerekin, horien artean, Conchu Uzkudun (Minimil), Elma Francés (Manuela va de fiesta), Ricardo Bilbao (Hakei) eta Iñaki Echeverría (Hugo Boss).
  • Bigarren blokea modako dendei nahiz orotarako jendeari zuzenduta dago eta “made in San Sebastián” market-showroom batean datza; bertan, tokiko 10 diseinatzailek euren sormenak erakusgai jarriko dituzte.
By | 2018-04-18T15:49:16+00:00 urria 10th, 2016|Sin categoría|