//Shopping Gauean jardunaldiaren bosgarren edizioa

Pasa den ostiralean, Shopping Gauean jardunaldiaren beste edizio bat egin zen; hain zuzen ere, Dresss&Shop-en ekimena da, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterraren laguntzarekin burutua. Euria egin arren, aurreikusitako jarduera ezberdinak burutu ziren: desfileak, antzerkia, musika, e.a. Edizio honetan, hiriko 85 moda-saltokik hartu zuten parte, eta ateak irekita izan zituzten 24:00ak arte.

Beste urte batez, eta Donostiako Zinemaldiaren hasierarekin batera, pasa den ostiralean, irailaren 16an, Shopping Gauean berria egin zen, Donostiako moda-merkataritzaren jaia, ohiko ordutegiaz kanpo ateak ireki eta publikoarentzat jarduera ezberdinak eskaintzen dituena. Aurten, nahiz eta euria egin, gaua oso berezia izan zen, 20:00etan saioa inauguratu baitzen, eta, bertan, María León blogariak amabitxi gisa bere izarra estalgabetu baitzuen modaren pasealekuan. Hori baino lehen, saiora deituriko beste 30 blogarik María Leónekin parte hartu zuten topaketa batean, eta modaren munduko iritziak trukatu zituzten.

Euria zela-eta, saltokien barruan burutu zen gehiago jardunaldia, eta bezeroei sorpresa ezberdinak eskaini zizkieten haien instalazioetan. Halaber, 500 euroko saria zozketatu zuten aurreko egunetan erosketaren bat egindako pertsonen artean, SEATek hiriko hamar saltokitan barrena burututako ibilbidean zehar gastatzeko.

By | 2018-04-18T16:07:09+00:00 iraila 19th, 2016|Sin categoría|