//Modaren industrian berrikuntzaren iturri gisa materialei buruz egindako jardunaldia arrakastatsua izan da

Modaren industrian berrikuntzaren iturri gisa materialei buruz egindako jardunaldia arrakastatsua izan da

Pasa den larunbatean burutu zen jardunaldia Cristobal Balenciaga Museoan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterraren lankidetzarekin, eta bertan izan ziren sektoreko agente ezberdinak. Lehen hizlariak, Catherine Join-Diéterle-k, Cristobal Balenciagaren sorkuntza-lanetako materialak aipatu zituen, eta bigarrenak, Micol Costik, modarako berrikuntza materialaren gaineko ikuspegia eta etorkizuneko ehunen forma azaldu zituen.

Jardunaldian, batetik, ikuspegi historikoa jorratu zuen Catherine Join-Diéterlek, Ondare Kontserbadoreak, Museé Gallieraren lehengo zuzendariak eta Balenciaga parpailan barrena erakusketaren komisarioak; hain zuzen ere, Cristobal Balenciagak arlo horretan egindako ekarpenak azpimarratu zituen. Bestetik, Micol Costik, Material ConneXion aholkularitzako Library & Material Research-en zuzendariak, egungo ikuspegiaren berri eman zuen; era horretan, ikerketak eta joerak aurkeztu zituen, produkzioan nahiz material berrien erabileran, egungo modan eta hurbileko etorkizunean.

Cristóbal Balenciagak ondo ezagutzen zituen ehunak; beraz, hautatu, haien ezaugarri teknikoak moldatu eta ekarpen estetiko eta funtzional handienak lortzen zituen. Hori dela-eta eta horretarako, erabilera berriak eta ehun berriak maiz ikertu zituen, sormenak gauzatu ahal izateko. Horixe da parpaila, Balenciaga parpailan barrena erakusketaren ardatza. Nonahiko materiala izan da jostunaren lanetan; inor baino hobeto jakin izan zuen hori berreskuratzen, berriz interpretatzen eta berriz sartzen, materialarentzat ohorezko lekua birkonkistatuaz moda garaikidearen testuinguruan.

Gaur egun, ikerketa zientifikoak, aplikazio teknologikoek, paradigma soziologiko berrien aurrerapenak eta kontsumitzailearen portaeran dauden joera berriek testuinguru oparoa sortzen dute material berriak egiteko eta modaren munduan egokitzeko. Material berrien izaera, osaera, erabiltzeko aukerak eta disponibilitatea era anitzekoa bada ere, hautapen on bat egitea eta material berrien adibide hautemangarriak aplikazio praktikoarekin ezagutzera ematea da zuzeneko formula berrikuntzarako eta haiek eragindako bereizterako dagoen potentzial izugarria agerian jartzeko.

By | 2018-04-18T16:24:39+00:00 iraila 18th, 2016|Sin categoría|