//Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak Shopping Gauean ekimenaren edizio berriari babesa ematen dio

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak Shopping Gauean ekimenaren edizio berriari babesa ematen dio

Donostiako 85 modako dendek berriro ere euren ateak irekiko dituzte, ohikoa dutena baino harantzago, irailaren 16an, deskontu bereziez, opariez, musikaz eta suziriez betetako jarduerekin. 19:45ean hasiko da inaugurazio ofizial batekin Txurrua kalean eta ekitaldiaren amabitxia izango den María León blogaria ere han izango da.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak hiriko merkataritza eta bertako diseinatzaileak sustatzeko jardueretan hartzen du parte. Irizpide horren baitan kokatzen da Shopping Gauean ekimenaren edizio berriari ematen dion babesa, zeina, irailak 16an, 20:00etatik 24:00etara egingo den. “Modaren sektore hau eta sektoreko profesionalak sustatuko dituen tokiko ekimenen garapena bultzatu nahi dugu, ekitaldi hau horren lekuko” adierazi zuen Begoña Palos, Merkataritza­arloko PSE­-EE alderdiko zinegotziak. Horretaz gain, honako hau ere gehitu du “Jarduera irekien programa da, hiritar guztiei zuzendua eta hiria bisitariz beteta dagoen data hauetan kokatua, Donostian modaren sektorea hiriarentzako erreferente den eremu gisa proiektatzen laguntzen baitu, hori izaki Klusterraren xedeetako bat”.

shoping gauean contenido 2

Shopping Gauean ekimenaren Dress & Shop­en ekimena, bosgarren edizioa da aurtengoa; kontsumoa bultzatzeko ekimena berau, modaren eta 7. artearen festa handi batekin. Shopping Gauean “erosketen gaua da”; bertan, Donostiako erdiguneko 80 dendek baino gehiagok hartzen dute parte eta modarekin eta zinemarekin lotuta dauden pertsona askok ekintza desberdinak eskainiko dituzte, hala nola, musika­jarduerak, antzerkia, Shopping Gauean ibiltokia, erakusleihoen lehiaketa eta abar.

Gaua zinemaren eta modaren inguruan girotuta egongo da eta, gainera, dendek euren lokaletan jardueraren bat antolatuko dute, esate baterako, bilduma berezien salmenta, deskontuak, koktela, opariak eta photocall­a.

By | 2018-04-18T16:21:23+00:00 iraila 14th, 2016|Sin categoría|