//Isabel Zapardiez diseinatzaileak, Donostia Moda Klusterreko kideak, 2017ko bere bilduma aurkeztu du New Yorken

Isabel Zapardiez diseinatzaileak, Donostia Moda Klusterreko kideak, 2017ko bere bilduma aurkeztu du New Yorken

Irailak 10ean eta 11n desfilatuko du Couture Fashion Week-en, New Yorkeko Modaren Astearen baitan. Isabel Zapardiez diseinatzaileak bere bilduma 2017 berria aurkeztuko du New Yorken datorren irailak 10ean eta 11n. Diseinatzailea Couture Fashion Week-eko pasarelan parte hartzera gonbidatu dute bere proposamen berriak hiriko jendeari eta profesionalei hurbil diezazkien. Agertokia Manhattango Crowne Plaza Hotela izango da eta goi-mailako joskintzako nazioarteko diseinatzaileek bertan aurkeztuko dituzte euren sormen berriak. Ekitaldia hiriko Modaren Astearen baitan kokatzen da, non, irailak 8tik 15era bitartean, New York modaren eta joera berrien epizentro bilakatzen den.

Irailak 10ean, 16:00etan (tokiko ordua), Isabel Zapardiez diseinatzaileak 2017ko bilduma aurkeztuko du pasarelan, duela hilabete batzuk aurkeztu eta harrera bikaina izan zuena. Bertaratuek look hautaketa bat ikusi ahal izango dute, markaren esentzia eta irudi integralarekiko duen bere kontzepzioa adierazten dutenak, zehazki, oinarrizko jantzi bereziek, poltsen bere lehenengo bildumak eta zapaten eta kapeluen bildumak osatua.

Irailak 11n, 20:00etan (tokiko ordua), bera arduratuko da Couture Fashion Week Modaren Asteari bere diseinuekin amaiera emateaz 24. urteurrena ospatuko den ekitaldi ofizialean. Horretarako, oroitzapenezko desfilea antolatu da; bertan, antolakuntzak hautatutako 24 diseinatzaile enblematikok desfilatuko dute parte eta amaiera Isabel Zapardiez diseinatzaileak emango dio.

Diseinatzailearen 2017rako proposamenak emakume kosmopolita eta hiritarra irudikatzen du, estilo anitzekin eta interpretatzeko askatasunarekin. Lan teknikoari dagokionez, bere Couture unibertsoari leial jarraitzen dio, jantzi guztiak neurrira eta artisau baten zorroztasunez diseinatuz eta eginez.

Isabel Zapardiez diseinatzaileak lehenago ere desfilatu izan du New Yorken, ateak beti zabaldu izan dizkion hirian. “Publiko harbera da, konexio berezia dut berarekin” adierazten du. “Ilusio handia egiten dit berriz elkartzeak eta bilduma berriak piztu dituen espektatiba guztiei erantzutea espero dut”.

Markak, jada, 15 urtetik gorako ibilbidea du eta bere jarduera bere bi gune nagusietan gauzatzen du, hots, Donostiako Haute Couture Estudioan eta Iruñeko Estudioan.

By | 2018-04-18T16:35:17+00:00 iraila 5th, 2016|Sin categoría|