//Aste Nagusian 26.000 zapi banatuko dira giroa sortzeko

Aste Nagusian 26.000 zapi banatuko dira giroa sortzeko

Jaien ezaugarrietako bat, zapia, berriro ere protagonista bilakatuko da. Zenbait urtez zapiaren diseinurako hainbat marrazki eta urdin desberdin erabili ondoren, Donostiako Udalak aurten diseinu lehiaketa bat antolatzea erabaki du Donostiaren zapia nolakoa izango den behin betiko finkatzeko.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak sortutako Modaren Klusterrak antolatu duen lehiaketa honetara diseinu ugari aurkeztu dira, eta horietatik hamar hautatu dituzte azken faserako.Iñigo Garvi diseinatzaileak aurkeztutako zapia hautatu du epaimahaiak.Zapi zuri bat da, mutur bat kolore urdinez duena, hiriko bandera bezalaxe. “Oso donostiarra eta jai girokoa”, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok adierazi duen moduan.

26.000 zapi banatuko dira donostiarren eta Donostiako Aste Nagusira etortzen diren bisitarien artean.Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuaren, Centro Erdi eta Zaharrean merkatari elkarteen eta Diario Vasco egunkariaren laguntza izango dugu.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok adierazi duenez, “abuztuaren 12an, ostiralarekin, egingo da zapien banaketa, Aste Nagusiko kanoikadaren bezperan.Helburua ez da inor zapia eramatera bultzatzea edo behartzea, baina zinez uste dugu hautatutako diseinu hori jai giroa sortzeko elementu on bat dela, eta ez bakarrik udako jaietarako, baita Donostiako egutegiko gainerako jaietarako ere”.

presentacion panuelo contenido1

Bestalde, Mugikortasuneko foru diputatu Marisol Garmendiak azaldu duenez, “Ernesto Gascoren eskaintza mahai gainean eduki bezain laster onartu genuen hura, bat baitator Lurraldebusen politika berriarekin eta Gipuzkoan egiten diren kultura jaialdietan eta jai ekitaldietan udalei laguntzeko Foru Aldundiaren Mugikortasun departamentuak daraman politikarekin.”

Garmendiak gaineratu duenez, “aurten garraio zerbitzu berezien bitartez, herrialdeko puntu desberdinetan, Aste Nagusiko jai giroari lagunduko diogu, autobus geltokira iristen diren Lurraldebuseko erabiltzaileen artean zapiak banatuz”.Horrekin batera esan du autobusen zerbitzu berezi bat berreskuratuko dutela Tolosatik Illunbeko zezen plazaraino, Aste Nagusiko zezenketak egiten diren bitartean.

“Atsegin handiz lagundu nahi dugu gipuzkoarrek Donostiako Aste Nagusiaz goza dezaten, herritarren premiei erantzuten ahalegintzen den Lurraldebus garraio publiko eraginkorraren bitartez”, esan du Marisol Garmendiak.

By | 2018-04-18T16:52:18+00:00 abuztua 2nd, 2016|Sin categoría|