//Lau diseinatzaile donostiarrek hartuko dute parte Donostia Showroom ehungintza azokaren edizio berri honetan Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren eskutik

Lau diseinatzaile donostiarrek hartuko dute parte Donostia Showroom ehungintza azokaren edizio berri honetan Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren eskutik

Donostia Showroom ehungintza profesionaleko azokaren hirugarren edizioak lau diseinatzaile donostiar, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Modaren Klusterrak hautatuak, hartuko ditu; horiei standa finantzatuko zaie eta aldez aurretik prestakuntza-topaketa eskainiko zaie euren markak modu eraginkorrean aurkez ditzaten. Hautatuak honako hauek dira: ALI Fashion Fiction, Ana Olazabal, Haizea Arranz eta Pispiripispo

Uztailak 17an eta 18an, Donostiako Hotel de Londres y de Inglaterra Hotelak Donostia Showroom, lurraldeko Ehungintza Profesionaleko lehenengo Erakustazoka hartuko du. Parte hartzen duten marken eta diseinatzaileen hazkundea eta bistaratzea sustatuko duen erakusketarako eta salmentarako plataforma profesionala sortzeko beharra estaltzeko egiten den gertaera da. Edizio honetan, Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak, honako hau azaldu du: “Modako Klusterrak lau diseinatzaile donostiarren parte-hartzea bultzatzea erabaki du haiei euren marka merkaturatzen laguntzeko eta modako diseinatzaile gisa ezagutzera emateko aukera emateko”. Deialdi publikoa egin ondoren, Lau proiektu hautatu ziren jarraian zehazten diren irizpideak kontuan hartuta:

  • Diseinatzaileek donostiarrak izan behar zuten.
  • Udaberri/uda 2017 bilduma eduki behar zuten edota, horren faltan, bilduma atenporala.
  • Diseinuan, jantzigintzan eta akaberetan zuten kalitatea eta ekoizteko gaitasuna positiboki baloratuko zen.

Deialdiari erantzun zioten diseinatzaileen proiektuak aztertu ondoren, honako firma hauek hautatu ziren:

  • ALI Fashion Fiction: Emakumezkoen modaren diseinua eta produkzioa, etorkizuneko ikuspegi pertsonalarekin. Silueta zehaztuak, ehun teknologikoak eta estetika garaikidea. ALI-k klasizismoaren eta abangoardiaren, orainaren eta etorkizunaren artean oreka proposatzen du.
  • Ana Olazabal: Kontzeptua eta patroia asko lantzen dituen diseinuko arropen marka da. Kanpoko arropetan espezializatua, bere estanpatuen originaltasuna nabarmentzen da ehun lisoekin, edota, kapsula-bilduma berrian bezala, kolore bakarreko ehuna konbinatuz, baina bolumenarekin eta testurarekin, esate baterako, brokatuak ehun lisoekin. Bilduma berrian, loreak aurkeztuko ditu testuretan, kolore zuria eta beltza gailentzen direla. Berrikuntza gisa, finilo ehuna erabiltzen du 3D eraginarekin. Ehunei dagokienez, batez ere, brokatua, neoprenoa, artilea eta litsak aukeratzen ditu.
  • Haizea Arranz: Bildumak ehungintza profesionaleko azokan aurkeztuko duen bilduma, batez ere, kolorean oinarritzen da, tonu bizi eta pastel-tonuen nahasketarekin jokatuz. Gailentzen den elementu gisa, lorezko estanpatua nabarmentzen da. Bolumenak eta emakume-siluetak ukitu dibertigarri batekin 2017ko udaberri/udarako.
  • Pispiripispo: ‘Clothing for girls’. 2-9 urte bitarteko neskatoentzako arropa-marka da, estilo propioaz, modernoaz eta intenporalaz diseinatua. Sormenean eta estanpatu koloristan, alaian eta funtzionalean oinarritutako marka, irudi geometrikoekin eta abstraktuekin.

Hautatutako lau diseinatzaileek, aldez aurretik, prestakuntza/topaketa batean hartuko dute parte eta horrek beren sormenak merkatariei modu erakargarrian aurkezten lagunduko die.v

Showroom edizio hau uztailak 17an ospatuko da, 10:30etatik 20:00etara eta uztailak 18an, 10:30etatik 19:00etara. Euskal Herriko eta estatuko31 parte-hartzaile, marka eta diseinatzaile hartuko ditu eta modako eta osagarrien dendei zuzendurik dago eta, baita, modaren munduko profesionalei ere. Edizio honetan, Roberto Torreta, Diego M de Milano, edota Cocada, bainurako arropen firma sendotuak egongo dira eta, baita, etorkizun oparoa duten firma gazteagoak ere, horien artean, Odd One Out, puntuzko jantzietara dedikatzen dena; bere 2016-2017 bilduma folklore islandiarrean inspiratuta dago, besteak beste.

Edizio honetarako osagarrien marken aldeko apustua ere egin nahi izan da, pieza bikainak eta kalitate handikoak izateak eta erabiltzen dituzten materialak eta sortze-prozesuak ahalik eta gehien zaintzeak ezaugarritzen dituzten osagarrien aldekoa, horien artean, modako ehun eta osagarrien San Martin marka portugaldarra edo larruzko poltsen Mogüi marka.

Azokak, Gipuzkoak Moda Elkarteak antolatuak eta Donostia Moda Klusterrak sustatuak, lehiakideengandik bereiziko dituen modako produktu berriak bilatzen dituen publiko profesionalari soilik bideratutako salmenta-gunea garatzea du xede. Hor sartuko lirateke modaren sektoreko profesional guztiak, hots, dendak, prentsa espezializatua, banaketa- eta logistika-enpresak, modako argazkilariak, aholkularitzak, jantzigintza-tailerrak eta abar.

By | 2018-04-18T17:14:37+00:00 uztaila 19th, 2016|Sin categoría|