//Diseinuari eta Modari buruzko ikastaroa amaitzeko, mahai-ingurua egin da modako tokiko marka nagusiekin

Diseinuari eta Modari buruzko ikastaroa amaitzeko, mahai-ingurua egin da modako tokiko marka nagusiekin

Joan den 28-an burutu zen Donostiako Miramar Jauregian, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterraren bidez antolaturiko UPV/EHUko udako ikastaroaren azken saioa, eta moda-munduko ordezkari ezberdinek parte hartu dute egin den mahai-inguruan. Jardunaldian, halaber, hitzaldia eman du Anna González del Pradok, Ehungintzako aholkulariak eta modako marka-produktuen zuzendari sortzaileak eta kudeaketa-zuzendariak; besteak beste, azpimarratu du “modaren industriak ekonomiaren aberastasuna ez ezik, balioen aberastasuna ere aurkitu behar duela”.

Donostia Moda Klusterrak aurreikusitako jardueren esparruan “Diseinua eta moda, tokiko garapen ekonomikoa eta hiri-marka berritzeko eta bultzatzeko sektorea” izeneko ikastaroa antolatu du, eta azken jardunaldian mahai-ingurua egin da Laura Chamorrok, Klusterreko teknikariak moderatuta. Mahai-inguru horretan, honako hauek hartu dute parte: Eduardo Zabacola, Acotex-eko lehendakaria; Edurne Insa, Edurne Sormenak-eko kudeatzailea eta Pertegaz-en poltsak sortzeko eta ekoizteko arduraduna; Gerardo González, Box San Sebastian-eko sormen zuzendaria; Juan Artola, Loewe San Sebastián-eko store managerra; Miren Vives, Balenciaga Museoaren zuzendaria; eta Ricardo Bilbao, Hakeiko kudeatzailea.

segundo dia moda contenido

Anna González del Prado: “kontsumitzailea proaktiboa eta kritikoa da erosten duenarekin”

Eguneko hitzaldia “Berrikuntza eta iraunkortasuna moda-sektorean” izenekoa izan zen, eta Anna González del Pradok eman zuen, Ehungintzako aholkulariak eta modako marka-produktuen zuzendari sortzaileak eta kudeaketa-zuzendariak. Haren ustez, “sektorean, aldaketan eta partekaturiko erantzukizunean ustea badugu”.

Hitzaldia moda-industriaren berrikuntzan eta iraunkortasunean oinarritu zen. Anna Gonzálezek sektorearekiko bokazioa du, sormenaren etengabeko babesari eta ekimenak gauzatzeari esker: “Jakin dut zer-nolako garrantzia duen sektoreko balio-katearen esker onak”, azaldu du. Ibilbide autodidakta du, eta aditua esperimentatzearen alde agertzen da. Estatuko merkatuan marka bat garatu zuen, “Forever Green” izenekoa, “produktuan balio mugagabea emateko” helburuarekin.

Jakin bazekien sektorean neurrigabekeria zegoela, “dena gehiegizkoa eta arduragabea iruditzen zitzaidan”; hortik aurrera, bide berriak bilatzea erabaki zuen. “Zaila egiten zitzaidan gure industriarekin gertatzen ari zena partekatzea, enpresen nahigabea eta lur-jotzea, eta kontsumitzailearen aldaketak”. Gaur egun, sormen-zuzendaritzan aritzen da, marka propioko ehungintzako produktuak garatzen, eta erronka arduratsua eta konprometitua bilatzen du. Produkzio-eskaerako eta produktu-garapeneko enpresekin elkarrizketa egokia izateaz arduratzen da, “eskaerak eta eskaintzak ondo lerrokatu behar dira. Esperientziak ona izan behar du bi aldeentzat”.

segundo dia moda contenido1

Hizlariaren ustez, esku hartzea eta laguntzea da moda-industriak egun eskatzen duen modu berritzaileenetariko bat. “Une honetan, sektorea erabat proportziorik gabe dago”, eta giza eta natura baliabideak xahutzen eta gehiegi erabiltzen ari dira eta gizartea pobretzen. “Munduko bigarren industria kutsatzaileena da. Zerbait egin behar da negozio-eredua, teknologia eta estrategiak berritzeari dagokionean”.

Ehungintzako adituak duela gutxi Danimarkan izandako biltzar batean entzundakoa aipatu nahi izan du: “Grazia egiten dit han esandakoak; alegia, iraunkortasuna out dagoela eta berrikuntza arduratsua in”. “Ekosistema batean bizi gara tamaina handiko enpresak eta txikiak eta diseinatzaile emergenteak. Denak batera existitzen dira balio-kate osoarekin, baliabide berekin eta langile kualifikatuekin; pertsona horiek errekonozitu behar dira eta duintasuna itzuli behar zaie”. Beraz, pertsonen kalitatean inbertitu behar dela esaten du, etorkizuneko generazioek sektorean konfiantza izan dezaten.

Ekosistema berri horrek aldaketa bat dakar, eta taldea hartzen du barne; hau da, balioa itzuli behar zaio kateko zati bakoitzari. Hain zuzen ere, laguntza, parte-hartzea eta lankidetza oinarrizko premiak dira, eta beharrezkoa da lanerako metodo eta irtenbide berriekin berritzearen aldeko apustua egitea, katean aplikatuaz.

Bestalde, adierazi du lehengaian kontuan izan behar direla industria honek sortzen dituen hondakin guztiak, eta, era horretan, aukerak eskaini ditu; hala nola, material “murriztuak, berrerabilgarriak eta birziklatuak” erabiltzea. Adibide gisa, tindagaietan eta amaierako lanetan kontsumitzen den ura jarri du: “Ikaragarria da, eta zirkuitu itxikoa izan behar luke; balio negatiboa da. Garaiz berritu behar da”.

Hizlariak erronka bat ikusi du; alegia, konfiantza berreskuratzea enpresen jardueren bitartez: “Kontsumitzailea proaktiboa eta kritikoa da erosten duenarekin. Esku-lana zehaztea oso garrantzitsua da, eta lanbide horri ahotsa jarri behar zaio”. Sektoreak erantzule egiten dituen ekimenak jasateko eta horiei eutsi ahal izateko estrategiak garatzea garrantzitsua da. Anna Gonzálezek hitzaldia amaitzeko ondorengoa gehitu du: “moda-industriak ekonomiaren aberastasuna ez ezik, balioen aberastasuna ere aurkitu behar du”.

By | 2018-04-18T17:21:56+00:00 ekaina 28th, 2016|Sin categoría|