//Diseinua eta moda, tokiko garapen ekonomikoa eta hiri-marka berritzeko eta sustatzeko sektorea

Diseinua eta moda, tokiko garapen ekonomikoa eta hiri-marka berritzeko eta sustatzeko sektorea

Donostiako Sustapenak, UPV/EHUko XXXV. Uda Ikastaroen baitan, modaren sektoreari eta hark eragile ekonomiko eta hiri-marka gisa duen garrantziari eskainitako ikastaroa antolatu du.

Ikastaro hori 2016ko ekainak 27an eta 28an ospatuko da Miramar Jauregian eta bertan izango dira lehen mailako nazioko nahiz nazioarteko adituak. Ikastaroan, nazioarteko 10 eskola onenetariko batek eta, estatu-mailan, modaren eta ehungintzaren sektorea sustatzen duten hainbat enpresa-plataformek eta -elkartek hartuko dute parte. Esperientziak tokiko eta lurraldeko ekimenekin konpartitzeko aukera bikaina.

Ikastaro honen helburua sormena, berrikuntza eta talentua hiri-estrategia asko sostengatzen dituzten faktore gisa sakontzea eta aztertzea da. Diseinua eta, zehatzago, moda, estrategia horietatik sortzen dira eta tokiko ekonomian, enpresa berrien sorreran eta, hedapenez, enpleguaren sorreran duten eragin handiagatik nabarmentzen diren sektoreak dira.

Halaber, hirietan merkataritza-eskaintza bat nabarmentzeko ere balio dute; bereizketa horrekin, lehiakortasuna eta erakargarritasuna gehitu egiten dira.

Sektore horrekin lotura duten pertsona guztiak Donostiako Sustapenean izena ematera gonbidatzen ditugu (www.fomentosansebastian.eus)

By | 2018-04-19T15:58:58+00:00 ekaina 2nd, 2016|Sin categoría|