//Modaren negozioaren marketina

Modaren negozioaren marketina

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, bere Donostia Moda Klusterrak programatutako jardueren baitan, tokiko enpresek merkatuan duten kokapena hobetzera bideratutako jardunaldia antolatu du modaren marketinak egun eskaintzen dituen tresnei esker.

Jardunaldi hau bi saioz osaturik dago eta, bien tartean, etenaldia, atsedena egingo da. Lehenengo saioan, bezeroen papera, besteengandik desberdintze hori bilatzea, gure negozioaren diagnostikoa eta hobetu beharreko alderdiak aztertuko dira.Bigarren zatia antolakuntzaren hedaketan eta kudeaketan oinarrituko da. Tokiko sektoreak modaren negozioaren marketinaren gakoak ezagutzeko aukera da Aitziber Larumberen eskutik, gai horretan aditua berau.

Aitziber Larumbe Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatean; Marketinaren Zuzendaritzan Masterra egina du Deustuko Unibertsitatean eta MBA Isem Fashion Business School-en. 15 urte modari lotuta, unibertsitatean ikasten ari zen bitartean, Donostiako hainbat dendetan jada lanean ari baitzen. PERNOD RICARD enpresan beka batekin egon ondoren, jantzigintza-munduan bere ibilbidea LOREAK MENDIAN euskal enpresan hasi zuen, marketinaren eta komunikazioaren alorretan. Garai horretan, ESME goi-eskolan modako komunikazioa irakasgaiko irakasle izan zen. Isem Fashion Business School-en MBA egin ondoren, irakasle batek GOCCO marka espainiarrerako erreklutatu zuen. Enpresa horretan, betidanik, negozioaren garapenari eta merkatu nazional eta nazioarteko merkatu berrien hedapenari lotuta egon da. Egun, EUROGAP-en Negozioaren Garapeneko zuzendari gisa ari da lanean, negozioaren marketinean espezializatutako aholkulari gisa.

Saioa, 2016ko maiatzak 19an, ostegunean, izango da, 10:30etatik 13:30etara bitartean, Talent House egoitzan (Baenako Dukea, 42). Bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da.

By | 2018-04-19T15:43:19+00:00 maiatza 15th, 2016|Sin categoría|