//Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak Market-Showroom bat eta modari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu

Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak Market-Showroom bat eta modari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu

Ekitaldia Donostiako Maria Cristina Hotelean egingo da, maiatzaren 6an, eta, bertan, tokiko hamabi diseinatzaileren produktuak jarriko dira erakusgai eta salgai. Jardunaldiak sektoreko lanbide-eremuari zuzendutako bi hitzaldi barne hartzen ditu ere, tokiko marka ospetsu hauen eskutik etorriko direnak: Isabel Zapardiez (Goi-mailako jantzigintzaren diseinatzailea. Ezkongaia eta festa) eta Zergatik (moda, diseinua eta jantzigintza).

Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak “Gipuzkoa Modan – Donostia Moda Jaialdiaren” 2016 udaberri-udako markoan tokiko modaren sektoreari bultzada emateko saio bat antolatu du, eta bi multzo osagarri edukiko ditu. 13:30etatik 20:00etara, Maria Cristina Hoteleko aretoak izango dira market-showroom-aren eszenatokia; bertan, hamabi stand jarriko dira, tokiko diseinatzaileek beren sortze-lanak eta produktuak erakutsi eta saldu ahal ditzaten. Azoka-erakusketa horretan tokiko ehungintza-panoraman dauzkagun diseinatzaileen sortze-ildo eta bilduma ezberdinak egongo dira ikusgai.

market showrom contenido2Diseinatzaileak (ALI Fashion Fiction, Amagoia Etxeberria, Ana Olazabal, Haizea Arranz, Lele, Nerea Lurgain, Pispiripispo, Sara Guilarte, Söia, Stamped by Diego Besné eta Zindagi Desing) deialdi publiko baten bidez hautatu dira. Ekitaldia publikoari zabalik dago, eta hiriko moda-merkatariei ere bai. Goizez, Maria Cristina Hotelaren aretoak lanbideari buruzko hitzaldien eszenatokia izango dira ere. Haietan lehena, 10:30ean, Isabel Zapardiez diseinatzaileak emango du, eta komunikabideei eta izena eman duten gonbidatuei 2017ko bilduma berria aurkeztuko die: ‘Venusen itzala’ (azpimarratzekoa da Boinas Elósegui enpresarekin izandako lankidetza). Bildumak arrakasta itzela lortu du Barcelona Bridal Fashion Week-en. Hitzaldira bertaratzeko, Donostiako Sustapenaren web-orrian izena eman behar da. Hitzaldiaren ostean, galderen txanda izango da. .

Isabel Zapardiez Jantzigintzan eta Patroigintzan teknikaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, Moda Diseinuan titulatua, eta espezializazioak egin ditu Madrilen eta Bartzelonan. Haren lehenengo etapa profesionalean, pret a porter munduan aritu zen lanean, berezko markarekin eta modako sinadurekin proiektu ezberdinetan kolaboratuz. 2002an, Goi Mailako Jantzigintzaren munduan sartu zen, eta lehenengo estudioa zabaldu zuen Donostian, andregai-jantziak eta egun berezietarako jantziak diseinatuz. Isabel Zapardiezen diseinuak nazioarteko pasarela garrantzitsuetan ikus daitezke, eta azpimarratzekoa da Gaudi Pasarelan izan duen parte hartzea, Barcelona Bridal Fashion Week astearen barruan. New Yorkeko Couture Fashion Week eta Londresko World Bridal Show pasareletan ere egon da, beste batzuen artean.

Bigarren hitzaldia Zergatik markaren Ianire Soraluze diseinatzailearen eskutik etorriko da, 11:45ean. Sinadura horrek, haren 16. urteurrenean, 200 salmenta-puntu baino gehiago ditu nazioartean, eta proiekzio handia Europaren iparraldean..

Ianire Soraluze Urretxun jaio zen, eta moda-diseinuan lizentziatu zen ESDi eskolan. 2003an hasi zen lanean Juan Pedro López diseinatzailearekin. 2005ean Brasilera joan zen, eta haren bildumak aurkeztu zituen “Sortzaileen Etxearen” barruan, Sao Paulon. Hurrengo bildumak plataforma berean aurkeztu zituen, bai Sao Paulon, bai Lisboan. 2008an Brasilgo diseinatzaile berri izateko hautagai izendatu zuten, eta zineman, antzerkian, balletean eta telebistan lan egin zuen Cassio Brasil eta Veronica Julian bezalako pertsona famatuekin. Euskadira 2012an itzuli zen (Donostia), eta, harrezkero, ekitaldi hauetan parte hartu du: Gure Moda Gaur desfilearen eta Kutxa

Kultur Lanaren lehenengo edizioetan. Gaur egun diseinatzaile-lanetan dabil ZERGATIK markarentzat, Aitor Arbeloa zuzendari sortzailearen koordinazioaren pean. Hitzaldira bertaratzeko, Donostiako Sustapena web-orrian izena eman behar da. Showroom/market-era sarrera doakoa da. .

By | 2018-04-19T15:37:51+00:00 maiatza 3rd, 2016|Sin categoría|