//‘Cristobal Balenciaga edota aparta izatearen magia’, ostegun honetako hitzaldia Lourdes Cerrillo Rubio andrearen eskutik

‘Cristobal Balenciaga edota aparta izatearen magia’, ostegun honetako hitzaldia Lourdes Cerrillo Rubio andrearen eskutik

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak Cristobal Balenciaga jostun ospetsuaren irudiari buruz programatutako hitzaldiekin jarraitzen du. Apirilak 28, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Lourdes Cerrillo Rubio adituaren txanda izango da; horrek jostunaren nortasun sortzailearen izaera eta tenperamentu artistikoekin zituen bat-etortzeak azalduko ditu. Saiora joan ahal izateko, ostegun honetan Donostiako Maria Cristina Hotelean 19:00etan egingo den saiora, Donostiako Sustapenaren web orrian eman behar da izena..

Ostegun honetan, hilak 28, María Cristina Hotela Cristobal Balenciagari buruzko jardunaldien, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuak, agertokia izango da berriro ere. Saio honetan, Lourdes Cerrillo Rubiok, Valladolideko Unibertsitatean Artearen Historiako irakasle titularrak, modaren unibertsoan Balenciaga toki pribilegiatuan kokatzearen arrazoia azalduko du, alegia, jantziak estilozko benetako egitate bihurtzeko zuen izugarrizko gaitasunagatik. Horregatik, hitzaldiak haren nortasun sortzailearen izaera arakatzea du xede, harengan tenperamentu artistikoekin dituen bat-etortze nabarmenak bilatuz. Haren talentuaren goiztiartasunetik hasi eta lanarengatiko obsesiora, bakarrik bizitzetik perfekzioaren bilaketara dauden bat-etortzeak. Eta artista plastiko garrantzitsuekin ere gertatu ohi den gisan, Balenciagaren ibilbidea honako alderdi hauek zehaztuko dute: bere originaltasunaren magiak; sormenen bikaintasunak, modaren munduari ikaragarrizko ospea ekarri dioena; eta, azkenik, bere proposamenen gaitasun preskriptiboak, horietako askok bidea adierazi zieten bere jarraitzaile bikainei.

Lourdes Cerrillo Rubiok, Valladolideko Unibertsitatean Artearen Historiako irakasle titularrak, “Duques de Soria” Unibertsitate Campuseko Itzulpengintza eta Interpretazio eta Hezkuntzako Fakultateetan irakasten du. Espainiako Artearen Historiako Batzordeko (CEHA) eta Arte Kritikarien Nazioarteko Elkarteko (AICA) kidea da. Bere ikerketa kultura artistiko garaikidearen azterketan oinarritu da eta arreta berezia eskaini dio arte plastikoen eta modaren munduaren artean dauden bat-etortzeei, Gai horiei buruz liburuak, liburuetako kapituluak, artikuluak, erakusketa-katalogoak eta arte-kritikak argitaratu ditu; ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak eskaini ditu; eta lizentziaturen memoriak eta doktorego-tesiak zuzendu ditu. Modaren unibertsoari eskainitako bere argitalpenen artean, honako liburu hau aipatu behar da: La moda moderna. Génesis de un arte nuevo, Siruel a, Madril, 2010.

Balenciaga Zikloaren lehenengo jardunaldian, Amalia Descalzo txostengile zuela, Cristobal Balenciagak bere jatorriaren eragin argia zuela adierazi zen. Bere bizitzan eta bere sormenen bilakaeran zeharreko ibilbidea egiteak maisuaren handitasuna ulertzeko eta kokatzeko balio izan zuen. Enpresa-dohain eta dohain artistiko nabarmenekin Goi-mailako jantzigintzako historiko handien artean lekua egiten jakin zuen diseinatzailea izan zen. Amalia Descalzo andrearen hitzaldiak balioa eman zion XX. mendeko handienetako baten biografiari. Bigarren hitzaldia Ana Balda Aranak eman zuen eta, bertan, artista Parisen bizitzen jarri zenean markak jarraitu zuen berariazko komunikazio-politikari buruzko ikerketa aipatu zuen. Hurrengo hitzaldia maiatzaren 5ean izango da; txostengilea Lesley Ellis Miller izango da eta eskainiko duen txostenaren izenburua, berriz, “Balenciaga Parisen: 40 urterekin lekualdatzearen abantailak”.

Donostia moda Klusterrak Balenciagak, Getariako Balenciaga Museoak programatutako jarduerez eta erakusketez gain, DSS2016 kultur ekintzetan ere presentzia nabarmena edukitzea merezi zuela erabaki zuen. Testuinguru horretan kokatzen dira jardunaldi hauek, apirilak 14tik maiatzak 5era bitartean eskainiko direnak Donostiako Maria Cristina Hotelean. Jardunaldiak modaren sektoreko profesional guztiei zuzenduta daude.

By | 2018-04-19T15:30:23+00:00 apirila 22nd, 2016|Sin categoría|