//Donostiako jaietako zapia diseinatzeko lehiaketa

Donostiako jaietako zapia diseinatzeko lehiaketa

2016 jostura izeneko lehiaketa abiarazi du Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Modaren Klusterraren bidez, Donostiako Aste Nagusiko zapia diseinatzeko asmoz.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi ordezkari Ernesto Gascok zehaztu duenez, “Klusterraren sormena eta Donostian diseinuaren eta sormenaren alorrean dugun talentua aprobetxatzea da kontua, Aste Nagusiaren moduko jai ekitaldi baten bidez. Zenbait saio eta hurbilketa izan ditugu, baina ez dugu aurkitu hainbat lekutan jaiaren ezaugarri den jai elementu hori: zapia”. Alde horretatik, gogora ekarri ditu Aste Nagusian zapi urdina ezartzeko ekinaldiak, duela zenbait urte Udalak zapi txuri-urdin —erdi eta erdi— bat banatu izana edo merkatarien elkarteek bezeroei jai zapi urdina erregalatua. “Zapi berezi bat, donostiarra, lortu nahi dugu, donostiarrei gure jaietan lepoan eramatera animatzeko. Badakigu hauek ez direla Sanferminak, baina jende askok bat egin nahi du jaiekin zapiaren bidez.

Gascok adierazi duenez, gorabideko sektoreak eta sektore estrategikoak bultzatzea da bere zinegotzigoaren helburuetako bat, Donostiaren ekonomiaren eragile izateko Sustapen Baltzuaren bidez. Asmo horretatik sortu zen Modaren Klusterra, eta lanean ari da sektoreko profesional eta enpresekin Donostian industria hori sendotzeko.

concurso panuelo contenido 2Interesa duten diseinatzaile guztiak —profesionalak nahiz moda diseinua ikasten dutenak— aurkez daitezke jai zapia diseinatzeko lehiaketara, nahi beste bozeto presenta ditzaketela. “Sormenari, berrikuntzari eragin nahi diegu, Aste Nagusiaren eta Donostiarren ikur bat bilatu”, adierazi du Ernesto Gascok.

Donostiako modaren eta diseinuaren sektoreko ordezkariek osatuko dute epaimahaia, eta elementu horiek ez ezik, kontuan izan dituzte hiria erakutsi eta aditzera emateko modua, hiriburutza, kultura eta abar gogora ekartzea eta abar ere..

Bozetoak aurkezteko epea apirilaren 18an hasiko da eta maiatzaren 16an amaituko. Zenbait fase izango ditu prozesuak, finalistak aukeratuz joan eta, azkenean, ekainaren 20an zapi irabazlea aukeratzeko.

1.000 euro jasoko ditu zapi irabazlearen diseinatzaileak, zapia Aste Nagusirako ekoitzi eta banatzeaz gain.

By | 2018-04-19T15:26:25+00:00 apirila 12th, 2016|Sin categoría|