//“Cristobal Balentziaga, komunikatzeko politika berezia”, hitzaldia apirilaren 21ean, ostegunean, Ana Balda Aranaren eskutik

“Cristobal Balentziaga, komunikatzeko politika berezia”, hitzaldia apirilaren 21ean, ostegunean, Ana Balda Aranaren eskutik

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziagoaren Donostia Moda Klusterrak Cristobal Balentziaga jostun handiaren inguruan antolatutako hitzaldiekin aurrera jarraitzen du. Ostegun honetan, 19:00etan, Ana Balda Arana adituak azalduko digu markak, Parisen jarri zenean, komunikatzeko erabilitako politika espezifikoaren inguruan egindako ikerketa. Lehen hitzaldian, Amalia Descalzok Cristobal Balentziagak bere jatorriekiko zuen eragin handia erakutsi zuen. Hitzaldira joateko, Donostiako Sustapenaren web orrialdean izena eman behar da.

Ostegun honetan, apirilaren 21ean, María Cristina Hotelean, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Cristobal Balentziagaren inguruan antolatutako jardunaldia garatuko da berriz ere. Ostegun goizean, Ana Balda Aranak, Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatuak (Nafarroako Unibertsitatea, 2013) eta Komunikazioan doktoreak (Nafarroako Unibertsitatea, 2013), azalduko digu Balentziagaren inguruan argitaratutako literaturan zergatik aipatu ohi den jostuna pertsonaia enigmatiko eta misteriotsua zela, ekitaldi sozialetara joatea gehiegi gustatzen ez zitzaiona, elkarrizketa gutxi eskaintzen zituena eta soilik bere lanean oinarritzen zena.

ana balda contenidoEzaugarri horiek haren izaerari leporatzen zaizkio gehienbat eta prentsa eta publizitatearen aurka zuen jarrerari. Hitzaldiaren bidez azaldu nahi da hura mugitzen zen Parisko goi-mailako jantzigintzaren negozioaren testuinguruan jostunaren irudiak nola erakusten duen izaera edo pertsonalitate artistikoaz gain, beste arrazoi batzuk bazirela horretarako; hau da, gainerako guztiaren gainetik, haren jarrerak Balentziaga marka komunikatzeko politika espezifikoa erakusten zuen.

Ana Balda Aranaren curriculumean nabarmentzekoa da, enpresa-arloko kudeaketan esperientzia zabala jaso ondoren, ikasketa-mundura bideratu zela, eta Espainiako Cristobal Balentziaga jostunaren irudia eta lana ikertzen aritu da. Haren doktorego-tesia Parisko Balentziaga enpresaren komunikazio-politikan oinarritu zen, eta espezializazio-arloak modaren historia eta argazkiak dira. Hainbat artikulu akademiko idatzi ditu eta biltzar zientifikoetarako komunikazioak. Irakasle gonbidatu gisa aritu da ISEMgo Modako Enpresen Kudeaketaren Masterrean (Madril).

Gaur egun, Modaren Diseinuaren Historia eta Modaren Ordezkaritza Prentsan irakasgaiak ematen ditu Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean, Komunikazioaren eta Modaren ibilbidearen barnean. Carbón y Terciopelo erakusketaren komisarioa da; Balentziagak eta Ortiz-Echagúe argazkilariak herri-jantziari egindako begiraden arteko elkarrizketa proposatuko du (Balentziaga Museoa, 016ko urria-2017ko maiatza).

Balentziaga Zikloaren lehen jardunaldian, Amalia Descalzo izan genuen hizlari, eta Cristobal Balentziagak bere jatorriekiko zuen eragin handia erakutsi zuen. Haren bizitzaren eta lanen bilakaeraren inguruan aurkeztutako ibilbidearekin, maisuaren handitasuna ulertu eta kokatu ahal izan genuen. Enpresa-arloan eta mundu artistikoan dohain garbiak zituen diseinatzaileak tarte bat egiten jakin izan zuen Goi Mailako Jostungintzako historiko handien artean. Amalia Descalzoren hitzaldiak balioa eman zion XX. mendeko handienetakoaren biografiari.

Hurrengo hitzaldiak apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean izango dira. Apirilaren 28an, Lourdes Cerrillo Rubio izango dugu, “Cristóbal Balentziaga edo bakarra izatearen magia” hitzaldiarekin; maiatzaren 5ean, berriz, Lesley Ellis Millerrek “Balentziaga Parisen: 40 urterekin joatearen abantailak” hitzaldia eskainiko digu.

Donostia Moda Klusterrak erabaki zuen, Getariako Balentziaga Museoak antolaturiko jarduerez eta erakusketez gain, Balentziagak nabarmentzea merezi zuela DSS2016ko ekitaldi kulturalen artean. Esparru horretan, Modaren sektoreko profesional guztientzat jardunaldiak antolatu dira apirilaren 14tik maiatzaren 5era bitartean, Donostiako María Cristina Hotelean

By | 2018-04-19T15:15:42+00:00 apirila 7th, 2016|Sin categoría|