//Hainbat diseinatzaile gipuzkoar protagonista hurrengo Cook&Fashion-en

Hainbat diseinatzaile gipuzkoar protagonista hurrengo Cook&Fashion-en

Bertako hainbat diseinatzailek Cook&Fashion-en edizio berri batean hartuko dute parte; moda eta gastronomia bateratzen dituen gertaera da, Donostiako GU gunean ospatuko dena larunbat honetan, apirilaren 2an. Bertan, marka ezagunek ere hartuko dute parte, horien artean Ágata Ruiz de la Prada. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, Modaren Klusterraren bitartez, gertaera horretara gehituko da, modaren tokiko sektoreari lagunduz.

Larunbatean, 20:00etatik aurrera, erreferente diren hainbat diseinatzaile, esate baterako, Agata Ruiz de la Prada, beste enpresa lehiatsu batzuen look-ekin nahastuko dira, horien artean, Iraia Oiarzabal edo Yolanda Torres eztei-modan espezializatutako gipuzkoarrenekin. Edizio honetan, sukaldaritza-alderdiaz Alde Zaharreko Urola Jatetxeko Pablo Loureiro sukaldari-burua arduratuko da.

Cook & Fashion proiektuaren hamabigarren edizioa izango da definizio berberarekin: “Bi behar, jatea eta janztea, artearen mailara igota sukaldaritzako eta modako profesionalen sentiberatasunaren bitartez”. Premisa horren pean, larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, GU gunean eta koktel formatuan, bertaratutakoak Agata Ruiz de la Pradaren eta jarraian zerrendatuko diren beste diseinatzaile hauen bost look-en desfile izango dute ikusgai:

  • Naiara Alarcia.Moda-diseinuan gradua ESNE diseinu-eskolan; egun, estilista gisa dihardu lanean Indumentaria enpresan eta, horretaz gain, jantziak neurrira eta kapsula bildumak ere egiten ditu. Bere azken lanetan, inspirazio-iturri argiena Japonia izan da, bere bildumen estetikan islatu dena.
  • Haizea Arranz. Eztei-soinekoen eta festarako arropen diseinatzailea da, zinez egokia jantzi apartak eta originalak egiteko. Bere pieza bakoitza artisau-lan bat da eta horrek bezero bakoitzari oso modu pertsonalizatuan egokitzea ahalbidetzen dio.
  • Sonia Cepa – Akukuna. Haurrentzako ehun ekologikoez eta artisau-prozesuez baliatuz moda iraunkorra diseinatzen duen enpresa da. GOTS ziurtagiria duten ehun ekologikoekin eta pestizidarik eta produktu kimiko toxikorik gabekoekin egiten dute lan, guztiak ere bidezko merkataritzakoak eta merkataritza iraunkorrekoak. Jantzien diseinua landuagoa, zainduagoa eta ez hain industrializatua da.
  • Iraia Oiartzabal. Kunsthal Arte Plastiko eta Diseinuko Eskolan ikasi zuen Irunen eta, ondoren, Felicidad Duce Diseinuko eta Modako Goi Eskolan egin zituen bere ikasketak, aldi berean, Miguel Elolaren (Balenciagaren dizipulua Donostian) goi-joskintzako tailerrean lan eginez. Hor ikasi zituen joskintzaren sekretuak eta, 2011n, bere joskintza-tailerra ireki zuen Donostian. Hor dihardu lanean arropa esklusiboa neurrira eginez.
  • Yolanda Torres. Alacanteko Arte Eskolan modan graduatu zen eta bere ikasketak hainbat espezializazio-ikastaro eginez osatu zituen, hala nola, goi-joskintzakoa, jantziak eta estilismoa, kapeluen diseinua eta beste batzuk. Sektoreko enpresa desberdinetatik igaro ondoren, 2008an, “Pepe Botella” eztei-modako enpresako diseinu-taldeko kide bihurtu zen. 2012an, jauzi egitea eta bere proiektu pertsonari Donostian ekitea erabaki zuen. Bere Atelier-ean, ezkongaientzako soineko pertsonalizatuak diseinatzen eta egiten ditu.

Modeloek eskuetan sukaldaritzako proposamen desberdinak dituztela desfilatuko dute, estilismoen eta gastronomiaren bat egitea irudikatuz. Cook & Fashion-ek, betidanik, ingurune oso zainduak aukeratu izan ditu bere gertaeretarako eta, oraingoan, GU gunea hautatuta, bertaratuei badia donostiarraren bista ezin hobeez gozatzeko aukera eskainiko die azaleratuz doan moda-diseinuaren tokiko sektoreko diseinuak ezagutzen dituzten bitartean.

By | 2018-04-19T12:21:17+00:00 apirila 1st, 2016|Sin categoría|