//Donostia Moda Klusterrak ilustrazio-tailer bat eta kapelagintzako beste bat antolatu ditu

Donostia Moda Klusterrak ilustrazio-tailer bat eta kapelagintzako beste bat antolatu ditu

Ikastaro horietan parte hartuko dutenek modako ilustrazioak egiten ikasiko dute, jantzi-zirriborrotik hasi eta amaierako diseinura arte, eta kapelagintzarako material klasikoei eta berriei buruzko ezagutzak eta kapelak egiteko bi teknika desberdin berenganatuko dituzte. Ikastaro horiek martxoaren 17an egingo dira AEG Ikastetxeko instalazioetan.

AEGko Jantzien Moda eta Diseinua Sailarekin lankidetzan, Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak bi tailer horiek antolatu ditu; tailer independenteak izango dira, zati bat teorikoa izango da, ezagutzari, teknikei eta abarrei buruzkoa, eta, bestea, berriz, praktikoa, bertaratuen eskuzko trebezia sustatzeko. Tokiko profesionalak prestatzen jarraitzeko ezagutza espezializatuak berengana ditzaten aukera bikaina da, Donostia Moda Klusterraren 2016rako jardun-planaren baitan sartzen dena.

Modako ilustrazio-tailerra Cristina Sáenz de Maturana andreak https://www.instagram.com/cristynamaturana/ eskainiko du. Diseinatzailea eta ilustratzailea da berau eta bertaratuei modaren munduan ilustratzailearen figura zein den azalduko die labur-labur. Ikastaroa 10:30etatik 13:30etara bitartean eskainiko da eta bertan landuko diren edukiak jantzi-zirriborroak egitea proportzioen kanona, posea eta harmonia kontuan hartuta eta kolorea nola aplikatu teknika desberdinez baliatuz, hots, arkatzez, errotuladoreez eta collage-teknikaz, izango dira. Antolakuntzak ikastaroaren zati praktikorako beharrezko materialak parte-hartzaileen erabilgarri jarriko ditu.

cursos de moda contenido

Kapelagintza-tailerrari dagokionez, hori 17:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko da; xedea kapelagintzarako material klasikoei eta berriei buruzko ezagutzak berengana ditzaten izango da. Tailerra Inmma Gómez Martín andreak eskainiko du http://presumidacreaciones.blogspot.com.es/. Bertan, hainbat teknika landuko dituzte: bi ehun natural eta alanbrea lurrun bidez itsasten; ehun sintetikoak sugar bidez; gogortutako oihala (bertan emango zaio kolorea) bero bidezko harrotzaileekin; gross zinta bidez itsastea; termoplastiko bidezko modelatua, pieza margotuz edo forratuz. Horretaz gain, eusteko modu desberdinak ere azalduko zaizkie. Ikastaro horretan ere, antolakuntzak parte-hartzaileei behar duten materiala utziko die.

Izen-emateak fomentoss@donostia.org helbide elektronikoan egingo dira. Enpresa, Izena eta bi abizen, Telefonoa, Email-a – eta zein ikastarotan hartu nahi den parte adierazi beharko dira.

By | 2018-04-19T12:28:22+00:00 martxoa 11th, 2016|Sin categoría|