//“Historias Hiladas” lehiaketak, Modaren Klusterrak eta Alfa enpresak antolatuak, arrakasta handia lortu du parte-hartzeari eta publikoari dagokionez

“Historias Hiladas” lehiaketak, Modaren Klusterrak eta Alfa enpresak antolatuak, arrakasta handia lortu du parte-hartzeari eta publikoari dagokionez

Talde irabazlea Naiara Alarcia diseinatzaileak, Oihane Baztarrika moda ikasleak eta Marije Ainz zaleak osaturikoa izan zen. Lehenengo saria lortu zuten epaimahaiaren balorazioaren arabera soineko sortzaile, ekialdeko kutsua eta xehetasun arkitektonikoak dituen eta eraikuntzan eta jantzigintzan oinarrituari esker. Lehiaketan, Tabakalerako Kutxa Kultur gunean egin zenean, 21 lehiakidek hartu zuten parte, hiru kidez osaturiko taldetan banatuta.

Arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera, Tabakalerako laugarren solairuak lehiaketa hartu zuen, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Modaren Klusterrak eta Alfa enpresak antolatuta. Bertaratu zen jendeak talde bakoitzak soinekoa nola diseinatzen zuen zuzenean ikusteko aukera izan zuen. Taldeetan, diseinatzaile ezagun bat, moda-ikasle bat eta pertsona zaletu bat zeuden. Parte-hartzaile bakoitzak soinekoaren atal bat diseinatu zuen, alegia, talde bat soinekoaren gorputza diseinatzeaz arduratu zen, bestea gonaz eta, hirugarrena, mahukez.

Taldeek 60 minutu eduki zituzten soinekoaren atalak egiteko erabiliko zituzten elementuak prestatzeko eta beste 45 minutu soinekoa egiteko. Horretarako, Alfa enpresak beharrezko zituzten josteko makinak eta materialak, hots, oihalak, artaziak, hariak, orratzak eta abar erraztu zizkien. Ondoren, beste 15 minutu eduki zituzten soinekoa maniki batean muntatzeko. Emaitza estilo oso desberdineko zazpi modelo izan ziren.

Soineko irabazlea, Ianire Soraluze Zergatik-eko diseinatzailearen eta epaimahaiko kidearen arabera, “soineko desberdina sortzeagatik aukeratu zuten, ekialdeko kutsua eta xehetasun arkitektonikoak eskaintzen zituen proposamena, eraikuntzan eta jantzigintzan oinarritua”. Balorazioa egiterakoan, beste hainbat alderdi ere kontuan hartu zituztela nabarmendu zuen, hala nola, soinekoa horretarako finkaturiko denboran jada amaituta egotea, hark zuen zailtasun-maila eta patroian egindako eta jositako atal-kopurua eta, baita, soinekoa orratzekin lotuta ez egotea ere”.

Soinekorik onena diseinatu zuen taldearentzako saria irabazle bakoitzarentzako Alfa Style 30 up josteko makina bere “Style to you” zorroarekin izan zen. Horretaz gain, parte hartu zuten pertsona guztiek josteko makinaren enpresaren adeitasunez oparia jaso zuten. Gertaera Dior diseinatzailearen Parisko azken desfileari buruzko bideoen proiekzioarekin girotuta egon zen eta fruten eta gozokien catering originala eman zen.

Epaimahaia erakunde antolatzaileetako ordezkariek, horien artean, PSE-EE alderdiko Begoña Palos zinegotziak Donostiako Modaren Klusterretik eta Kutxa Kultur-ekoak, eta hiriko enpresa desberdinetakoek, besteak beste, Manuel Villar, Indi&Cold eta Hongo marken sormen zuzendariak, Ianire Soraluze, Zergatik markaren diseinatzaileak eta Elma Francés, ‘Manuela va de fiesta’ markaren diseinatzaileak, osatu zuten.

Lehiaketak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eratutako Modaren Klusterrak eta Alfa enpresak antolatuak, Balenciaga Museoaren lankidetza izan zuen; Museoak soinekoak muntatzeko manikiak utzi zituen. Diseinuko lehiaketa horren bitartez, parte-hartzaileei azken belaunaldiko josteko makinak eskuratzeko aukera eskaini zitzaien eta taldeko lana suspertu zen.

By | 2018-04-19T12:43:57+00:00 martxoa 8th, 2016|Sin categoría|