//Arrakasta handia Modaren Klusterrak hautatutako lau diseinatzaileen Showroom-ean

Arrakasta handia Modaren Klusterrak hautatutako lau diseinatzaileen Showroom-ean

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzitik abian jarritako Donostia Showroom ehungintza profesionaleko azokaren bigarren edizioak, uztailak 17an eta 18an Hotel de Londres hotelean ospatuak, Modaren Klusterrak hautatutako bi diseinatzaileei eta bi firmei bultzada handia eman die; izan ere, modaren sektorean guztiek kontaktu garrantzitsuak finkatu zituzten eta, horietako batzuk, gainera, euren produktuak saltzeko salmenta-gune berriak lortu zituzten Gipuzkoako, Madrilgo edo Gasteizko denda desberdinetan.

Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak, honako hau azaldu zuen: “Modako Klusterrak lau diseinatzaile donostiarren parte-hartzea bultzatzea erabaki du haiei euren marka merkaturatzen laguntzeko eta modako diseinatzaile gisa ezagutzera emateko aukera emateko; eta lortutako emaitzekin oso gustura gaude. Potentzial handia dagoela eta modaren sektoreak Donostian hazteko aukera handiak dituela ikusi dugu”.

Lau hautatuak, Ana Olazabal eta Haizea Arranz diseinatzaileak eta ‘ALI Fashion Fiction‘ eta ‘Pispiripispo’ firmak, Showroom-eko hirugarren edizio honetan izandako parte-hartzearekin guztiz asebeteta geratu ziren. Hainbat tokitan, hots, Zarautzen, Errenterian, Madrilen edo Gasteizen, salmenta-gune berriak ezartzea lortzeaz gain, kontaktu interesgarriak finkatu dituzte modaren merkatuan euren markak sartu ahal izateko. Horretaz gain, prezio hobeak lortzeko hornitzaile desberdinekin harremanetan hasi berri direla ere azpimarratu behar da, esaterako, oihalen eta ehunen hornikuntzan, horrek ekoizpen-kostuetan dakarren aurrezpenarekin.

Showroom-ean parte hartzearekin erdietsitako beste lorpen bat modaren merkatuan lortutako kokapena eta bistaratzea dira, gertaerak berak eskaini duen komunikazioari eta marketinari esker.

Modaren Klusterraren helburuen artean, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak kudeatua, azaleratzen ari diren bertako diseinatzaileei laguntzea legoke. Ildo horretatik, hautaketa-prozesu bat gauzatzea erabaki zen jarraian zehazten diren irizpideekin: diseinatzaileek donostiarrak izan behar zuten, udazkena/negua 2017 bilduma eduki behar zuten edota, horren faltan, bilduma atenporala. Gainera, diseinuan, jantzigintzan eta akaberetan zuten kalitatea eta ekoizteko gaitasuna baloratu ziren. Deialdiari erantzun zioten diseinatzaileen proiektuak aztertu ondoren, honako firma hauek hautatu ziren: ALI Fashion Fiction, Ana Olazabal, Haizea Arranz eta Pispiripispo.

exito showroom contenido2

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Modaren Klusterrak eskainitako laguntza honakoa izan zen: Showroom-ean standa finantzatu zitzaien eta aldez aurretik prestakuntza eskaini zitzaien euren markak modu erakargarrian eta eraginkorrean aurkez zitzaten Inmaculada Villasante Goitiaren eskutik; modaren munduan bere ibilbideari 1989an ekin zion profesionala berau.

Azokak, Moda Gipuzkoa Elkarteak antolatuak, lehiakideengandik bereiziko dituen modako produktu berriak bilatzen dituen publiko profesionalari soilik bideratutako salmenta-gunea garatzea zuen xede. Hor sartzen ziren modaren sektoreko profesional guztiak, hots, dendak, prentsa espezializatua, banaketa- eta logistika-enpresak, modako argazkilariak, aholkularitzak, jantzigintza-tailerrak eta abar. Aurten Showroom-ean izandako jende-kopurua bikoiztu egin da iazko urtearekin alderatuta, erakundeen presentzia eta modako eragileen laguntza nabarmenarekin.

By | 2018-04-19T14:09:56+00:00 otsaila 1st, 2016|Sin categoría|