//Lau diseinatzaile donostiarrek Donostia Showroom ehungintza azokan hartuko dute parte Sustapen Ekonomikoa Zinegotzigoaren eskutik

Lau diseinatzaile donostiarrek Donostia Showroom ehungintza azokan hartuko dute parte Sustapen Ekonomikoa Zinegotzigoaren eskutik

Donostia Showroom ehungintza profesionaleko azokaren bigarren edizioan Sustapen Ekonomikoa Zinegotzigoaren Modaren Klusterrak hautatutako lau gazte diseinatzailek hartuko dute parte. Standa finantzatuko die eta aldez aurretik prestakuntza bat eskainiko die euren markak modu eraginkorrean aurkez ditzaten. Hautatutakoak Naiara Alarcia, Ana Olazabal, ‘Iban y venían’ eta ‘Manuela va de fiesta’ dira.

Urtarrilaren 28an eta 29an, Donostiako Hotel de Londres y de Inglaterra Hotelak San Sebastian Showroom-en bigarren edizioa hartuko du, lurraldeko lehenengo Ehungintza Profesionaleko Erakustazoka, parte hartzen duten marken eta diseinatzaileen hazkundea eta bistaratzea sustatuko duen erakusketarako eta salmentarako plataforma profesionala sortzeko beharra estaltzeko egiten dena. Edizio honetan, Modaren Klusterrak lau diseinatzaile donostiar gazteren parte-hartzea babestea erabaki du euren markak merkaturatzeko eta moda-diseinatzaile gisa euren buruak ezagutzera emateko aukera eskaintzeko. Deialdi publikoa eginda, lau proiektu hautatu ziren honako irizpide hauen arabera:

  • Diseinatzaileek donostiarrak izan behar zuten.
  • Udazkena/negua 2016-2017 bilduma bat eduki behar zuten edota, horren faltan, bilduma atenporala.
  • Diseinuan, jantzigintzan eta akaberetan zuten kalitatea eta ekoizteko gaitasuna positiboki baloratuko zen.

Deialdiari erantzun zioten diseinatzaileen proiektuak aztertu ondoren, honako enpresa hauek hautatu ziren:

  1. ‘Manuela va de fiesta’: Modako marka bat da, ezkongaiarentzako, festarako eta abagune berezietarako soinekoetan espezializatua. Showroom-en bi linea aurkeztuko ditu: ezkongaiarentzako goi-mailako joskintza eta jantzi atenporalak festarako.
  2. ‘Iban y venían’: Donostian 2015eko irailean merkaturatu zen marka da, linea atenporaleko bilduma eskaintzen duena enpresaren linea hiritarrari jarraituz, merkatu-nitxo gazteari zuzendua.
  3. Naiara Alarcia. Showroom-en lehenengo aldiz bere udazkena/negua 2016-2017 bilduma aurkeztuko duen diseinatzaile gaztea. Arropa kasualaren bilduma da, urbanoa, ekialdeko ukituekin eta ehunetan eta patroietan aberastasun handiarekin.
  4. Ana Olazabal. Joskintza klasikoaren eragin handia duen diseinatzailea nahiz eta diseinuaren alderdi kontzeptuala ez duen alde batera uzten. Udazken/negurako 2016-2017 bilduma aurkeztuko du eta urtaro guztietara egokitzen diren jantzi atenporal erakargarriekin osatuko du.

Hautatutako lau diseinatzaileek, aldez aurretik, prestakuntza jasoko dute Inmaculada Villasante Goitia profesionalaren eskutik. Modaren munduan bere ibilbideari 1989an ekin zion eta nazioko eta nazioarteko showroom-etan esperientzia zabala du. Bideratu egingo ditu jantziak azokan modu erakargarrian aurkez ditzaten.

Showroom-en edizio hau urtarrilaren 28an, 10:30etatik 20:00etara eta urtarrilaren 29an 10:30etatik 19:00etara egingo da. Euskadiko eta Estatuko 22 parte-hartzaile, marka eta diseinatzaile hartuko ditu eta modaren eta osagarrien dendei zuzendurik dago, baita, modaren munduko profesionalei ere. Edizio honetan, sendotutako hainbat marka, horien artean, Skunfunk eta Mamatayoe, eta etorkizun handiko marka gazteagoak, horien artean, Odd One Out edo Mimmëko, presente egongo dira..

Edizio honetarako, osagarrien marken aldeko apustua ere egin nahi izan da, pieza bikainak eta kalitate handikoak sortu izanak ezaugarritzen dituenak, lan egiteko erabiltzen dituzten materialak eta sortze-prozesuak ahalik eta gehien zainduz. Hor izango dira Mogüi larruzko poltsen enpresa edota Kekelis bitxiena. Eskaintza osatzeko, beste ehungintza-zerbitzu profesional batzuk gehitu dira, esate baterako, ARGALI Y GIRALT FALERO ehunen ordezkariak, horiek Spring-Summer 2017 denboraldirako joerak aurkeztuko dituzte, eta MANILA enpresa, ehungintza-sektoreari zerbitzu desberdinak eskaintzen dizkiona, besteak beste, modako estilista eta publizitatea.

Azokak, Moda Gipuzkoa Elkarteak antolatuak, lehiarengandik bereizteko modako produktu berrien bila dabilen publiko profesionalari soilik bideratutako salmentarako gunea garatzea du helburu. Hor sartuko lirateke modaren sektoreko profesional guztiak, hala nola, dendak, espezializatutako prentsa, banaketa- eta logistika-enpresak, modako argazkilariak, aholkularitzak, jantzigintza-tailerrak eta abar.

By | 2018-04-19T14:24:37+00:00 urtarrila 27th, 2016|Sin categoría|