//Moda munduko profesionalek social mediari buruzko jardunaldian hartu dute parte

Moda munduko profesionalek social mediari buruzko jardunaldian hartu dute parte

Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterraren jardueren baitan kokaturiko ekimena, Talent House egoitzan modaren munduko profesionalen eta mundu horretan ekiteko interesa dutenen artean berrogeita hamar bat lagun bildu zituena. Topaketa horretan, marketin online eta gizarte-sareetako aditu desberdinek interneten arrakasta izateko gakoak eskaini zituzten. Antxon Benitok, Sharing Brands enpresako bazkide eratzaileak, gizarte-sareak kudeatzerakoan egin daitezkeen hamar asmatzeez eta hamar okerrez hitz egin zuen. Zerrenda horretatik akatsik ohikoenetakoa estrategia argi bat ez edukitzea zela azpimarratu zuen eta gizarte-sare bat aukeratzerakoan balizko bezeroen azterketa egitea oso garrantzitsua zela adierazi zuen, edota, idazkietan hitz gakoak sartzeak duen berebiziko garrantzia ere azpimarratu zuen. “Interneten ez da kopiatu behar, google konturatzen bada, zehatu egingo zaitu” ohartarazteko ere baliatu zen abaguneaz eta esaldi gako bat bota zuen: “gizarte-sareetan erregea edukia da eta erregina, berriz, parte-hartzea”.

Beatriz Santo-Tomas andreak, marketin digitalean adituak, 15 urtetik gorako esperientziarekin, eta El Diario Vasco egunkariko Marketin Digitaleko arduradunak, bere hitzaldia erabiltzen diren plataformako, web orria edo bloga, datuen azterketak duen garrantzian oinarritu zuen. Bildu beharreko datu horien artean, honako hauek aipatu zituen: bisiten iturburua, bere kokapena edo bere hizkuntza. Ohartarazpen bat ere egin zuen: “datu horiei dagokienez erabakirik hartu behar ez baduzu, hobe ez aztertzea”. Beste gomendio hau ere eman zuen “aldaketak kolpera ez egin, hobe pixkanaka-pixkanaka, hori da hobetzen joateko modua”.

Beste txostengileetako bat Eva Guerra izan zen, Social Creatives-eko Online Marketineko eta SEO-ko aholkularia; honek tokiko marka batentzako SEO kokapenak duen garrantziaz hitz egin zuen. Erabiltzailea bilaketa bat egitera doanean haren buruan jartzea gomendatu zuen, hura zure produktura/web orrira zuzendu dezaketen hitz gakoak erabakitzen saiatzeko. Eman zuen beste aholku bat “zure negozioaren argazki adierazgarriak igo, baina, beti ere, argazkiaren izenarekin bilatzaileek bila dezaten” eta “erraz irakurtzeko eta gogoan hartzeko URL bat bilatu” izan zen

Saioa galderen txanda intentsu batekin amaitu zen; parte-hartzaileek txostengileei Facebook edo Twitter bezain ezagunak ez diren sareen, horien artean, Pinterest, Snapchat edo Youtube, garrantziari buruzko galderak egin zizkieten. Guztiak bat etorri ziren “emaitza handiak eman ditzaketen” sareak direla esaterakoan.

Bi txosten aurkezpen hauetan kontsulta daitezke:

Marketin Online-ko profesionala, bilatzaileetan kokatzen espezialista. Komunikazioaren Zientzietan, komunikazio korporatiboaren adarrean, lizentziatua, agentziei eta komunikabideei lotutako ibilbide profesionalarekin. Azken urteetan, online sektorean espezializatu da eta, egun, Social Creatives-eko Online Marketineko eta SEO-ko arduraduna da. Hor enpresei eta profesionalei beren bezeroekin konektatzen laguntzen die edukientzako kokapen organikoaren eta Gizarte-Hedabideen bitartez.

Eva Guerra
Social Creatives

Antxon Benito sharer, Sharing Brands enpresako bazkide fundatzailea da, estrategia digitaleko aholkularia roccomm 4u-n eta 1001medios-eko kidea. TEDxBilbao eta TEDxPasaiaWomen-eko talde antolatzaileko kide izan da eta hainbat ekimenetan lagundu du, esaterako, Eats&Twits ekimenean, Donostian eta Bilbon antolatzen lagundu zuen. Antxonek bere burua elkarlanean aritu aditzarekin definitzen da. Horren adibide litzateke “El futuro es tuyo. La revolución social de las personas” BlogBook-en duen partaidetza, Dioni Nespral-en ekimena, 2008an 70 pertsona baino gehiago batu zituena Internetaren gizarte-iraultzari buruzko liburu parte-hartzailea idazten.

“Ahal duenean”, Ideame.info bloga idazten du, espazio pertsonal horretan bere hainbat ideia eta esperientzia iraultzen ditu, esaterako, twitidea kontzeptua, egunero garatu zuena 4 urtez eta HYPERLINK “http://www.ideame.info/2013/01/06/descargate-gratis-el-twitideas-book” #Twitideas Book delakoari bide eman ziona. Gipuzkoan antolatutako moda-gertaera eta -desfile nagusiak gizarte-sareen bitartez emateaz arduratzen da, besteak beste, Agatha Ruiz de la Prada, Custo Barcelona edo Roberto Etxeberriarena Balenciaga Museoan eta Isabel Zapardiez edo Hugo Boss-ena Tabakaleran GdM-ren esparruaren baitan.

Antxon Benito
Sharing Brands enpresako bazkide eratzailea
By | 2018-04-19T14:28:22+00:00 abendua 1st, 2015|Sin categoría|