//Donostiako Sustapenaren Modaren Klusterrak marketin online eta gizarte-sareei buruzko jardunaldia antolatu du

Donostiako Sustapenaren Modaren Klusterrak marketin online eta gizarte-sareei buruzko jardunaldia antolatu du

Profesionalei edo modaren munduan ekiteko interesa duten pertsonei zuzendurik dago eta hainbat aditu ere izango da bertan, besteak beste, Eva Guerra, Social Creatives-eko Online Marketineko eta SEO-ko aholkularia, edo Antxon Benito, Sharing Brands enpresako bazkide eratzailea. Jardunaldia azaroak 26an egingo da Talent House egoitzan (Baenako dukea, 42); izena aldez aurretik eman behar da 943-482800 telefono edo fomentoss@donostia.eus mail bidez

Donostiako Sustapenaren Donostiako Modaren Klusterraren jardueren baitan kokatzen den ekimena da eta marketin online eta gizarte-sareetako aditu desberdinek interneten arrakasta izateko gakoak eskainiko dituzte. Gure marka tokiko bilaketetan lehenengo tokietan kokatzea, online egindako gure ekintzei ahalik eta etekinik handiena ateratzea, komunikazioa hobetzea eta abar dira jardunaldi honetan jorratuko diren gaietako batzuk. Jardunaldi honek asmatzeak eta zure diseinuak edo modako marka sustatzerakoan egin behar ez diren okerrak lehen eskutik ezagutzeko balioko du.

Saioa 10:00etan hasiko da Eva Guerra, Social Creatives-eko Online Marketineko eta SEO-ko aholkulariaren txostenarekin; tokiko marka batentzako kokapenak (SEO) duen garrantziaz arituko da. Ondoren, Antxon Benito, Sharing Brands enpresako bazkide eratzailearen txanda izango da eta honek modako marka bat gizarte-sareetan kudeatzerakoan egin daitezkeen asmatzeez eta okerrez hitz egingo ditu. Eta, bukatzeko, Beatriz Santo-Tomas andreak esku hartuko du, marketin digitalean aditua berau, 15 urtetik gorako esperientziarekin, eta El Diario Vasco egunkariko Marketin Digitaleko arduraduna, “Trajeak neurrira eginez” izenburupean. Bezeroen eskariei edo sustapen-ekintzei ateratzen zaien etekinari buruz dituen ezagutzak adieraziko ditu eta bezeroengana iristeko biderik egokienez ere hitz egingo digu. Ondoren, mahai-ingurua egingo da txostengileen artean.

Izen-emateak 943 48 28 00 telefono edo fomentoss@donostia.eus mail bidez

By | 2018-04-19T14:33:24+00:00 azaroa 23rd, 2015|Sin categoría|